ipar magnetiko
- 1. Geol.
Iparrorratza Lurraren eremu magnetikoaren eraginpean soilik dagoenean markatzen duen puntua. Puntu horretan, Lurraren eremu magnetikoa bertikala da, eta iparrorratza bertikal jarrita, orratzak 90°-ko okerdura erakutsiko luke. Ipar magnetikoa mugikorra da, eta kokapena etengabe aldatzen badu ere, gaur egun ipar geografikotik 1.600 km-ra dago (Kanadako ipar-ekialdean).